Itxi

Karabana

Karabana

Karabana

21:00etan

Mutrikura itzuliko da gaurko 'Karabana'

EITB

Hainbat gonbidatu berezi izango dituzte Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek.

  • Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioan

    Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez 'Karabana' saioan. Argazkia: EiTB

Gaur iluntzeko 'Karabana'n, Mutrikun izango dira berriz ere Zigor Iturrieta y Itxaso Gonzalez. Besteak beste, Iñigo Arrizabalaga bertsolaria, Mari Karmen sukaldari ohia, Aner eta Manuel harakinak, eta Gure Ametsa dantza taldeko Lurdes Urkiza izango dituzte gonbidatu.

Gainera, igerileku natural batean igeri egiteko parada egingo dute, herrian dauden muralen istorioak entzungo dituzte Nerea Illarramendirekin, itsasontziz joango dira Mutrikuko kostaldea ezagutzera, eta amaitzeko, Juanjo Urkirirekin zesta puntan arituko dira herriko pilotalekuan.

Bestalde, Feli eta Mari Jose sukaldari bikoteak itsas zapoa amerikar erara egingo dute. Nerea eta Arantxak, ordea, barrengorriak prestatuko dituzte.

'Karabana' astelehenetik ostiralera emango da aste honetan, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.