Itxi

Kontuz Atsuak!

Igandean, 21:30ean

'Kontuz, Atsuak! Sukaldean!', gaur gauean, ETB-1en

A.E.

EiTB

Maikrux kanpoko sukaldaritza ezberdinak probatzeko irrikitan dago, baina Maikarmen ez dago hain seguru. Berak nahiago ditu bertan egindako jaki goxoak.

0:31

Gaur, apirilak 21, 'Kontuz, Atsuak!' saioko Maikrux eta Maikarmen sukaldean arituko dira. Maikrux kanpoko sukaldaritza ezberdinak probatzeko irrikitan dago, baina Maikarmen ez dago hain seguru. Berak nahiago ditu bertan egindako jaki goxoak. Ez da kanpoko janariaz fidatzen.

Maikruxek horri erremedioa jarri nahian, Donostiako wok batetara eramango du bazkaltzera. Bertan azalduko dizkiete jaki asiarren izaerak eta berezitasunak. Bestalde, ETB-1eko 'Txoriene' saio berria dela eta, Amaman Tuppera izeneko ataltxoa grabatu dute bertako sukaldean. Ala, saioko gidaria den Xuban Intxaustirekin ezagutu dituzte sukalde eta saio berriaren nondik norakoak!

Peio Zabalarekin ere izan dira sukaldaritza tradizionala ala modernoa nahiago duen galdetzeko intentzioarekin, baita Donostiako kaleetan ere.

21:30ean dago ikusgai 'Kontuz, Atsuak!' saioa.