Itxi

Kulturunea

Kulturunea

Kulturunea

22:30ean

Xabi Solano eta Liher, gaur gauean, "Kulturunea" saioan

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztuko ditu bi emanaldiak, ordutegi nagusian.

0:27
Xabi Solano

"Kulturunea" saioak beste bi kontzertu erakargarri eskainiko ditu gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean: Xabi Solano eta Liher. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu kontzertuak. 

Xabi Solano

Xabi Solano Maiza trikitilari eta konpositore hernaniarra dugu. Bere ibilbidean, Etzakit, 4 Itzal, The Solanos eta Esne Beltza taldeetako sortzaile eta partaidea izan da, eta 2004tik Fermin Muguruzaren bide laguna ere bai. Azken urteetan, berriz, bi disko atera ditu bakarlari bezala: Esne zopak eta Ereñotzu. 2019ko abenduan bere azken lana kaleratu zuen, Bi disko bikoitza. Abesti berriez gain, euskal musikako kantuen bertsioak ere topa ditzakegu bertan, hainbat taldetako partaide eta musikariek lagunduta.  

Liher

Liher euskal taldea Hemen herensugeak daude izeneko hirugarren LParekin itzuli da. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, eta musika, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzunezko materiala batzen ditu. Pieza horien guztien batuketak fikziozko istorio bat kontatzen digu, emakumearen maitasuna, indarkeria eta bakardadea gai nagusitzat hartuta. 

Liher proiektua 2015ean hasi zen martxan. Lide Hernandok, orain taldeko abeslari eta gitarrista denak, Arrazoi gutxi, denbora asko izeneko bakarkako maketa atera zuen. Proiektuak hilabete gutxi behar izan zituen banda bihurtzeko, eta gaur egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) dira laukotea osatzen dutenak.