Aitziber Gradosek gidatutako saio honek elkarrizketa umoretsuak, kolaboratzaileen sekzio askotarikoak eta ondo pasatzeko prest dagoen publikoa uztartuko ditu. Bi gonbidatu izango ditu saio bakoitzeko eta umoristak ariko dira kolaboratzaile.
Ostegun honetan izango da 'Linbo' saioaren estreinaldia, ETB1en eta eitb.eus-en. Aitziber Grados aurkezleak eta Maria Blanco kolaboratzaileak diotenez, gonbidatuei elkarrizketa informalak egingo dizkiete. Gazteek egina, baina nagusiei gustatzeko modukoa.