Itxi

Linbo

Linbo

Linbo

Estreinaldia

"Linbo" late night saioaren estreinaldia, ostegun honetan ETB1en eta eitb.eus atarian

Aitziber Gradosek gidatuta, umorez betetako elkarrizketak, kolaboratzaileen sekzio askotarikoak eta ondo pasatzeko prest dagoen publikoa uztartuko ditu saioak.

0:36
Aitziber Grados

Aurkezle zirikatzaile bat, gonbidatu entzutetsuak eta hainbat umorista, publikoz betetako antzoki batean. Saio borobila!

ETB1eko umorezko late night saio berria da "Linbo", eta Aitziber Grados altsasuarra izango du aurkezle. Umorez betetako elkarrizketak, kolaboratzaileen sekzio askotarikoak eta ondo pasatzeko prest dagoen publikoa uztartuko ditu. Bi gonbidatu izango ditu saio bakoitzeko: tartean izango dira musikariak, aktoreak, telebistako aurkezleak eta baita kirolariak ere.

Dozena bat umorista ariko dira "Linbo"n kolaboratzaile, saioz saio: besteak beste, Maialen Sorzabalbere, Antton Telleria eta Julen Goldarazena (Flako). Lantalde gazte batek osatutako saioa da, lagunarteko berriketen informaltasauna eta umorea oholtzan jasoko dituena. 

Estreinaldia, ostegunean, apirilak 24

Aitziber Garmendia aktorea eta Idoia Asurmendi musikaria izango dira lehen saioko gonbidatuak. Gainera, Maria Blancok, Danel Galdaerak eta Ander Malbadik umorezko sekzio bana egingo dute.

Saioak ere sareetan jarraipena izango du: X, Instagram eta Tik Tok

Gogoratu! Ostegun iluntzetan emango da "Linbo", ETB1en eta eitb.eus atarian!