X-bruno-X

X-bruno-X

David
Bruno
David Solans

Merlí Filosofiako irakaslearen semea da Bruno. Zaila egiten zaio aita klasean izatea; izan ere, bera benetan diskretua da eta ez du arreta deitzerik nahi.

Gurasoak bananduta daude eta amarekin bizi da, baina ama Erromara lan egitera joango da, eta aita eta amonarekin joango da bizitzera.

Aita eta semearen arteko harremana nahiko hotza da. Ironia puntu bat duen mutil irekia da Bruno; amona eta aita ere horrelakoak dira.

Lagun guztiekin ondo moldatzen da, bereziki, Taniarekin. Elkarrengan konfiantza dutenez, Bruno aske sentitzen da Taniarekin eta ez du inolako itxurarik egin behar. Izan ere, homosexuala da, baina orain gutxira arte ez da ezer esatera ausartu. Denboraldi honetan zoriontsuago biziko da "armairutik atera" delako. Dena dela, bere Italiako amodioaren falta sumatzen du, udan Erroman ezagutu zuena.