X-eugeni-X

X-eugeni-X

Pere
Eugeni
Pere Bosch

Kataluniako Literaturaren irakaslea da, baita Institutuko ikasketa-burua ere. Hezkuntzan urte asko daramatza, klaustroko irakaslerik hoberena dela uste du.

Merli ez bezala, irakasle klasikoa da, eskolak era konbentzionalean ematera ohituta dago. Ikasle onei batez ere egiten die kasu; langileak ez direnekin gogorregia da eta haiekiko tratua mespretxuzkoa izaten da batzuetan. Izan ere, Hitler ezizenarekin ezagutzen dute ikasleek. Merlik, ordea, itzal egingo dio eta etsaiak izango dira. Merlirekin jeloskor da, ikasleekin ondo konektatzen duelako. Mireia irakaslearekin maiteminduta dago.

Ikasketa-buru izateari utziko dio Eugenik bigarren denboraldian eta Coralina jarriko da bere tokian. Honek aldaketa bat ekarriko du Merlirekin izango duen harremanean. Merlirrengandik gertuago ikusiko dugu, iritsi berri den Coralinari aurre egiteko aliantza bitxia eratuko baitute.