Itxi

Nago

23:15ean

'Nago' salerosketan ibiliko da gaur

A.H.

EITB

Bigarren eskuko eskaintza ugari ezagutuko ditu: antzinako altzariak, irrati zaharrak, arropak, etab.

2:11

Gaur, inoiz gelditzen ez den salerosketaren gurpilean murgilduko da 'Nago' saioa, eta, batez ere, bigarren eskuko eskaintza ezagutuko du, gure artean geroz eta zale gehiago dituen eskaintza. Arrazoi ugari daude horretarako: ekonomikoak, berrerabiltzea sustapenaren ildotik doazenak edo, besterik gabe, objektu zaharrekiko afizioa eta gustua.

'Nago' Hondarribiko altxor-bilatzaile batekin joango da Biarritzeko biltegi batera, antzinako altzari interesgarrien bila. Hondarribiarrak antzinako altzarien denda bat du, eta bertan saltzen ditu han-hemenka topatzen dituen altxorrak. Horrez gain, irrati zaharren bilduma egiten duen Agustin Erkorekari bisita egingo dio 'Nago'k Marurin. 300 irrati ditu Agustinek, eta kuttunenak erakutsiko dizkio Nagore Aranbururi.

Emaus elkarteak altzariak etxez etxe biltzeko duen zerbitzua ezagutu eta bigarren eskuko denda bisitatuko du 'Nago'k Irunen. Emausekoek, noizbehinka, altxorrak aurkitzen dituzte etxeetan, eta horiek erakusteko txoko berezia dute dendan. Amaitzeko, Errenteriara joango da 'Nago' Lo Vendo Por Ti dendara. Argazki-kamera eta beroki zahar bat saltzeko intentzioarekin sartuko da 'Nago' dendan.

'Nago salerosketan' gaur emitituko da, 23:15ean, ETB1en.