Andoni

Andoni

Andoni
Andoni
Adina: 25 urte
Lanbidea: Sindikalista
Lekua:Donostia
Andoni Iriondo

Andoni Iriondok, 25 urteko donostiarrak, ELA sindikatuan egiten du lan. Politika gustuko du, Zientzia Politikoak ikasi zituen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduko kide izan da. Duela gutxi hasi da Twitch plataforman nazioarteko hauteskunde gauen jarraipenak zuzenean egiten.

Zuriñe bikotekidearekin batera aurkeztu da "Naufragoak" saiora. Donostiako Piratetako konpartsa batean ezagutu zuten elkar, baina harremana konfinamenduan sortu zen.  Oso saltseroak dira biak; Andoni baina, ez da Zuriñe bezain lehiakorra. Eta lo ez egitea eta gutxi jatea, gainera, ez daramatza batere ongi.

Andoni eta Zuriñe

Andoni eta Zuriñe