Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

22:30ean

Sari itzela jokoan "Naufragoak" saioaren gaurko abordatzean

EITB Media

Proba gogor berri bat, lehiakideen ondoezak eta abentura gehiago ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

0:57

Kariben girotuta dagoen "Naufragoak" abenturaren hirugarren atalean, abordatzearen garaileek sekulako saria jasoko dute. Goseari aurre eginda, gau hotza eta eguneko eguzki bortitza jasan ondoren, erronka berriari aurre egiteko indarrik izango ote dute naufragoek? Abordatzea ez da erraza izango, eta lehiakideak argi ibili beharko dira etxerako bidea hartu nahi ez badute.

Aurreko atalean, Landerrek eta Ilargik gainerako lehiakideak ezagutu zituzten, eta taldearen bizipenen berri izatean, euren abenturaren gogortasuna zalantzan jarri dute. Egoera berri honek euren jokaera baldintzatuko al du? Sari berria zein den jakiteak partehartzaileen arteko lehia areagotuko du?

Zuriñek hiru egun daramatza Cayo Muerton bakarrik. Denboraren joana eta ordu hilak ahal duen moduan betetzen saiatzen da baina, buruari bueltaka, Andoni ezin ahaztu dabil. Hamazortzi partehartzailek hasi zuten Karibeko abentura, eta momentuz, hamabost dira programan jarraitzen dutenak.

Astearteko ordutegi nagusiko emanaldiaz gain, astean zehar, Iñigo Vicensek eta Izaro Bereziartuak zuzendutako "Naufragoak Bitakora" saioa izango da ikusgai astelehen, astearte eta asteazkenetan. Ikus-entzuleek momentuan momentuko informazio eta material esklusiboak jasoko dituzte, 17:40an eta 21:20an.

Bestalde, saioak presentzia nabarmena izango du sare sozialetan. Izaro Bereziartua influencerrak eitb.eus, Twitter, Instagram eta TikTok plataformak "Naufragoak" saioko eduki bereziekin beteko ditu.

"Naufragoak", asteartero 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.