Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

5. atalaren laburpena

Zuriñek eta Josebak mendeku hartu dute abordatzean lehiaketara itzuli ondoren, eta Navak saioa utzi du

EITB Media

Hainbeste egun bakarrik igaro eta gero, lehiara itzuli eta proba irabazi dute Josebak eta Zuriñek. Nava etxera itzuli da, eta Xabik Ilargirekin osatu du bikotea. Beraiek dira gatibuak proba galdu ondoren.

  • Zuriñe eta Joseba eta Xabi eta Nava, elkar besarkatzen

    Zuriñe eta Joseba eta Xabi eta Nava, elkar besarkatzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Cayo Arenan, 7 irletatik txikienean, batu dira naufragoak bikote berriarekin, eta azken horiek ez dituzte gogo handiz jaso. Josebak arantza kendu du, mendeku gogoa baitzuen aurreko galernan berak eta bere anaiak kabila gehien galdu ondoren.

Navak, partaideen artean maitatuenetakoak, programari agur esan behar izan dio aurrera jarraitzeko indarrik gabe geratu delako. Xabierrek, halabeharrez, Ilargi aukeratu du etsi-etsian, eta bikotea osatu dute.

Baina aukeraketa ez da onena izan; abordatzean, txanponen jokoan, Ilargi ezinean ibili da, eta ez du txanponik lortu. Ondorioz, elorriarrak eta Arantzazukoak gatibu bukatu dute.

Cayo Arenan, anana batek sekulako liskarra sortu du. Zuriñe eta Joseba belaontzian, eta Ilargi eta Xabier gatibu zeudela, naufragoek fruta nahi bezala banatu dute beraien artean, eta Arantzazukoa sutan jarri da. Ilargi baretzeko modurik egongo ote da?

Nortzuk izango dituzte datorren asteko galernan etsai Xabierrek eta Ilargik? Belaontzitik bueltatzerakoan gainerako lehiakideen jomugan egongo ote dira Joseba eta Zuriñe?

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok: @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb