Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

6. atalaren laburpena

Ingek Mikel bakarrik utzi du "Naufragoak"en abenturako erabakirik zailena hartu ondoren

EITB Media

Algortakoak izan dira itsu-itsuan probaren galtzaileak, eta galernan, beraiek kanporatu dituzte lehiakideek eta Xabi eta Ilargi arriskutik atera. Proba Naroak eta Jabatak irabazi dute, eta arrantza egiteko kita eskuratu dute.

  • Inge eta Mikel elkar besarkatzen

    Inge eta Mikel elkar besarkatzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Banaezina bazirudien ere, "Naufragoak"en seigarren atalean, Mikel eta Inge algortarrek osatutako bikotea hautsi da. Galernan kabila gehien galdu dituen bikotea izan da, eta ondorioz, Cayo Muertoko bigarren aukera izan dute. Bertan, negar eta malko artean, Ingek Mikel konbentzitu du bigarren aukera hori aprobetxatu zezan. Cayo Muertoko iluntzean, abenturak eman digun banaketa hunkigarriena bizitzeko aukera izan dugu. Ingek abenturari agur esan dio, eta Mikel bakarrik utzi du. Nola jarraituko du Algortako mutilak "Naufragoak"eko egonaldia? Bakarrik bizirauteko gai izango ote da?

Gainerako partaideek itsasoari dioten beldurra atzean utzi behar izan dute Karibeko ur eder bezain bortitzetan proposatu zaien itsu-itsuan proban. Arnasari gogor eutsi behar izan diote, eta Jabatak eta Naroak osatutako bikotea izan da garailea. Arrantza egiteko kita jaso dute sari moduan. Cayo Arenako uretan arrantza egiteko aukera izango dute orain; lortuko al dute ahora zerbait eramatea?

Ilargik eta Xabierrek gatibu izateari utzi diote, eta naufrago dira berriro, baina lasai egon beharrean, Arantzazukoak kanpamenduko giroa zapuztu du, gainerako naufragoek anana guztiak jan, eta beraiek ezer jateko aukerarik gabe utzi dituztelako. Ilargi gose da, eta ez du horrelakorik onartuko.

Zer egingo du Mikelek Inge gabe? Ilargik Xabierren abentura kolokan jarriko al du? Taldeak Ilargiri bigarren aukera bat emango dio ala abenturatik kanpo nahi du elkarbizitza nahasten duelako?

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok: @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb