Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

7. atalaren laburpena

Xabiren egonkortasuna kolokan jarri du Ilargiren jokaerak, eta berriro ere gatibu daude!

EITB Media

Xuban eta Ainhoa izan dira otarrainen sukaldarien probako irabazleak; Xabi eta Ilargi galtzaileak izan dira, eta gatibu daude berriro ere.

  • Xabi Ilargirekin haserre

    Xabi Ilargirekin haserre. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Xabierrek eta Ilargik eztabaidan eta gatibu igaro dute "Naufragoak" saioaren zazpigarren atala. Orain arte Elorriokoaren eta Arantzazukoaren artean umore ona nagusi izan bada ere, itsu-itsuan burutu den probak haien arteko harremana okertu du, suharria galdu eta bere onetik atera baita Ilargi. Xabik pazientzia galdu du, eta negar artean, beste egun bat gatibu igaro du. 

Cayo Tunara haserre bizian heldu badira ere, Xubanek eta Ainhoak egoerari buelta eman diote; izan ere, sukaldarien probako garaileak izan dira, eta umoretsu ibili dira saria lortuta. 

Lehiakideek otarrain bat kozinatu behar izan dute, eta Sashelek eta Andreak bereak eta bi pasa dituzte beraiena behar den bezala prestatzeko, azkenean ez dute surik egitea lortu. Josebarentzat eta Zuriñerentzat ere, ez da lan erraza izan su artean ibiltzea. Gainera, Cayo Arenatik Cayo Tunarako bideak mela-mela eginda utzi ditu, eta Joseba haserre bizian ikusi ahal izan dugu, ezin sikatuta ibiltzeak bere egoera zailtzen duelako. Jabatari eta Naroari hainbatetan sua itzali bazaie ere, otarraina aurkeztu ahal izan dute. Halere, ez dute garaileak izatea lortu, eta Arrankudiagakoari estrategia guztiak zapuztu zaizkio.

Cayo Tuna uharte berrian, naufragoek milaka txoriren artean bizi beharko dute, eta horien txio-txioekin lo egitea zaila izango da. Ilargik eta Xabierrek, behintzat, gau luzea laburtuko dien entretenimendu bat aurkitu dute sastraka artean, ardo botila bat, eta aurkikuntza honek beraien artean egon daitezkeen desberdintasunak baretu ditu.

Mikelek, gainerako lehiakideekin zer gertatzen ari den jakin gabe, bere etorkizunari buruz gero eta zalantza gehiago ditu, eta Inge burura ekarrita bakarrik lortzen du lasaitzea.

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok: @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb