Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

10. atalaren laburpena

Joseba kaleratuta, Xubanek azken gudan zintzilikatuta utzi ondoren

EITB Media

Xabik irabazi du kaktusen abordatze proba eta Joseba eta Xuban izan dira galtzaileak. Azpeitiarrak Sopelakoari irabazi dio azken gudan.

  • Joseba kanporatuta

    Joseba kanporatuta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ainhoa azken gudan garaitzeak Mikel guztiz indarberrituta utzi du, eta zartako bat suposatu du naufrago bakartia "Naufragoak" saioaren 10. atalean lehiaketara bueltatzeak. Algortakoari ongietorria ahozabalik egin diote naufragoek, eta horren itzulerak Xubanek eta Jabatak izan zitzaketen estrategia guztiak zapuztu ditu.

Cayo Terreron, gatzaga bat baino ez duen uhartean, bere entzumenaz baino ezin izan dira baliatu naufragoak itsu-itsuan abordatze proba egiteko. Begiak estalita egin behar izan dute proba eta, kaktusen arantza artean, bereak eta bi igaro dituzte lehiakideek kanpaira heltzeko.

Xuban eta Joseba ibili dira makalen jokoan. Azpeitiarrak ez du kaktusera sartzeko adorerik izan, eta Sopelakoak, bere entzumen arazoen ondorioz, ezin izan du kanpaia jo.

Xabier izan da abordatzearen garailea, eta hainbeste desiratzen zuen saria jaso du, janaria! Izozki gozo eta freskagarriak dastatu ahal izan ditu, gainerakoen inbidiarako.

Xuban eta Joseba haserre heldu dira Cayo Muertora. Horrelako proba bat galtzeak izorratu ditu, eta Josebarentzat, bai berak, bai Xubanek, Cayo Terreron egoteko beste lehiakideek baino eskubide gehiago dauzkate.

Sendagileak lehiakideei gorputzeko arantzak kendu dizkie baina Zuriñeri arantzarik gogorrena geratu zaio, Josebaren galera. Berak bakarrik espero zuen Sopelakoaren itzulera baina ez da horrela gertatu.

Xubanek, Josebarekin lehiatuta ezer egiterik ez zuela uste izan badu ere, azken gudan Sopelakoa zintzilik utzi du, eta berea izan da garaipena.

Xubanen itzulerak uretan bainua hartzen harrapatu ditu gainerako naufragoak, eta eman dioten harrera ezin hobea izan da. Hala ere, naufragoak zalantzaz beteta daude eta egunak zenbatzeari ekin diote, finala gero eta gertuago dagoela susmatzen dute eta.

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok: @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb