Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Dantza ikuskizuna Azpeititik eta Puro Relajoren kontzertua Gasteizen, gaur, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolak antolatutako ekitaldia batetik, eta talde nafarrak Radio Vitoriaren 85. urteurrenean eskainitako emanaldia bestetik, Ilaski Serranok gidatuta.

  • 'Dantzaldia Azpeitian' emanaldiko irudia

    'Dantzaldia Azpeitian' emanaldiko irudia

Larunbat honetako "Oholtzan" saioak bi emanaldi berreskuratuko ditu. Batetik, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolak antolatuta Azpeitiko Soreasu antzokian egindako dantzaldia izango dugu ikusgai. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako hainbat dantza eskolek hartuko dute parte. 

Ondoren, Radio Vitoriaren 85. urteurrenaren baitan, Puro Relajo taldeak Gasteizko Probintzia plazan eskainitako kontzertua eskainiko da. Talde nafarraren estilo bereizgarrira moldatutako kantuak entzuteko aukera izango dugu. Eurekin batera, Cristina Garoña eta Jaione Olazabal abeslariak, A Tempo abesbatza eta Algara dantza taldea arituko dira. 

"Oholtzan" saioa, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.