Itxi

Oholtzan

Oholtzan

Oholtzan

22:00etan

Chillida Lekun grabatutako 'Arineketan' ikuskizuna, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Euskal dantza eta musika tradizionala gaur egungo modako estiloekin uztartzen dituen emanaldia aurkeztuko digu aste honetako Ilaski Serranok.

0:26
Oholtzan

Iñar Sastrek eta Jagoba Astiazaranek sortutako Arineketan ikuskizuna dakarkigu aste honetan "Oholtzan" saioak. EITBren eskutik Hernaniko Chillida Leku museoan grabatutako emanaldiaz gozatu ahal izango dugu gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

Euskal dantza eta musika tradizionala gaur egungo modako estiloekin uztartzen ditu (jazz, pop, latin musika…) 'Arineketan' proiektuak, eta 2021eko Musika Bulegoa saria irabazi zuen. 

Ikuskizunean bi egileek hartuko dute parte, Iñar Sastre pianoarekin eta Jagoba Astiazaran txistuarekin. Eurekin batera, Xabier Zeberio (biolina), Agate Amilibia (biolontxeloa), Ainara Ortega (ahotsa), Haatik dantza konpainia eta New Yorken egoitzan duen ALMA hirukoa arituko dira.