Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean

Gabonetako 'Pintxo&Pote' saio berezia, gaur gauean

A.H. | EITB

Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Gabonetako bi menu egin beharko dituzte astearteko saio berezian.

0:20

Gaurko 'Pìntxo & Pote' saioan, Josema Azpeitiaren gomendioak kontuan hartuta, Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Gabonetako bi menu egin beharko dituzte.

Andoni Ormaiztegitik hasiko da, Kuko Jatetxean, eta bertan, Iker Markinezekin menuko lehen platera elaboratuko du. Kozinatzen Jon eta Gorka Izagirre txirrindulariak ere izango dira. Berrobira abiatuko da gero, han Iñigo Altuna pilotari ohiarekin egingo du topo eta Iriarte jatetxera lagunduko du, menuko bigarren platera kozinatzera. Amaitzeko, Tolosako Gorrotxategi gozotegian egongo da, Rafa Gorrotxategirekin, postrea egiten

Asierrek Legazpiko Azpikoetxea jatetxean egingo du bere lehendabiziko parada, Juanjo Intxaustiren laguntzarekin. Ondoren, Oriora joango da, Iñigo Manterola eskultorearekin, Joxe Mari Bodegoira. Andoni eta Mikel Manterolaren laguntzaz bere menuko bigarren platera elaboratuko du. Bergara aldean lortuko du postrea, Lasa jatetxean, hain zuzen ere. Bertan, Koldo Lasa eta Sara Barrutiabengoa izango dira laguntzeko.

Andoni Urnietan ere izango da, Goiburu landetxean, Luis Mari Tellorekin ahatea nola prestatzen den ikasteko. Asier, bitartean, Goñi Ardotekara joango da Nerea, Asier eta Amaia Goñirekin xanpain frantsesaren inguruko datuak biltzera.

Andoni, aldiz, Lukas Gourmeten egongo da Jose Manuel Agüesekin euskal xanpaina dastatzen. Bertan, Olatz Beobiderekin izateko aukera izango du.

Bukatzeko, Andoni eta Asier Mungiara joango dira elkarrekin, Olentzeroren baserrira, saioan lortutako Gabonetako bi menuak Olentzerori eskura ematera.

'Pintxo & Pote' gaur gauean izango da ikusgai 22:15ean ETB1en.

n.