Itxi

sautrela

15:00etan

Gaizka Zabarteri elkarrizketa, gaur, 'Sautrela' saioan

A.E.

EiTB

Erreportajean, Auschwitzen liberazioaren 70. urteurrena baliatuko dute Holokaustoan eta literaturaren harremanean sakontzeko.

3:07

Aste honetako 'Sautrela' saioan Gaizka Zabarte izango dute gonbidatu bere bigarrengo nobelarekin. Lehena, Zaharrak ez zuen hil nahi, 2011n argitaratu zuen, berrogeita hamarrak jada pasata zituenean. Hala ere, ez genuen hasiberri bat, aspalditik ibilia zelako literatur kontuetan, Ttu-Ttuá aldizkarian adibidez. Jende desegokia du izenburu nobela berriak, eta Desegokituen Elkartea izenekoaren eta Peter Zuazo idazlearen gorabeherak kontatzen dizkigu. Bilbon kokatutako kontakizuna, gizarteak normaltzat jotzen ez dituen zenbait lagun dira protagonista, zeinak jardunaldi batzuetarako gonbidatzen duten Zuazo idazle ohia. Eleberriaren inguruan jardungo dira Zabarterekin solasean.

Erreportajean, Auschwitz-en liberazioaren 70. urteurrena baliatuko dute Holokaustoan eta literaturaren harremanean sakontzeko. Nola irudikatu du literaturak Holokaustoa? Nola kontatu ia kontagaitza dirudien izugarrikeria hori? Horretarako, Holokaustoko literaturaren bi idazle handienetakoetan oinarrituko dira, Imre Kertész eta Primo Levirengan, eta haiek euskarara itzuli dituztenekin solastatu: Urtzi Urrutikoetxea eta Mikel Irurtia, hurrenez hurren.

Azkenik, Beñat Sarasolak Anjel Lertxundiren nobela bat izango du hizpide, Kapitain Frakasa. 1991ean argitaratua, huraxe izan zen Otto Pette handia publikatu aurreko lana.

Ohiko legez, gaur izango dugu ikusgai 'Sautrela', 15:00etatik aurrera, ETB1en.

strong>.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista