Itxi

sautrela

15:00etan

Bea Salaberri idazlearen lehen liburuaz, gaur, 'Sautrela'n

EITB

Horrez gain, erreportajeak liburutegiek iraultza digitalaren garaian duten papera aztertuko du, eta Beñat Sarasolak Pako Aristiren Kcappo, Tempo di tremolo liburua ekarriko du gogora.

2:37

'Sautrela'n idazle berri bat ezagutuko dugu gaur: Bea Salaberri. Baionak ez daki izeneko liburua argitaratu berri du. Izenburuari erreferentzia eginda, baina, zer ez daki Baionak? Salaberriren opera prima da honakoa, eta Baionako ipuin zein istorio txikiz osatutako liburu fina aurkeztuko du.

Erreportajean, liburutegiak izango dituzte mintzagai. Ezagun da liburutegi publikoak izan direla literaturzaletasunaren transmisore funtsezkoenetakoak. Alabaina, iraultza digitalarekin, ze paper jokatuko dute aurrerantzean liburutegiek? Balio izango ote du orain arte egin dutena, ala funtzioz aldatu beharko dute?

Azkenik, Beñat Sarasolak Pako Aristiren estreinako liburua ekarriko du gogora: Kcappo. Tempo di tremolo. Hogeitabi urte eskasekin argitaratua, garaian arrakasta nabarmena izan zuen gerora trilogia baten lehen alea izango zen hark.

'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista