Itxi

sautrela

15:00etan

Gerardo Markuletaren azkeneko lana, gaurko 'Sautrela' saioan

EITB

Horrez gain, Franz Kafka ardatz hartuko dute erreportajean, ehun urte bete baitira Metamorfosia maisu lana argitaratu zuenetik.

2:17

Gaurko 'Sautrela' saioan, Gerardo Markuleta idazle eta itzultzailea izango dute, bere azkeneko lana hizpide hartuta: Denbora bere lekura poesia liburua. Ia hamar urteko etenaren ostean, poesiara bueltatu da Markuleta. Iraganari begira jarri da, bertako minak azaleratu eta bere buruarekin adiskidetu asmoz.

Erreportajean, Franz Kafka izango du 'Sautrela'k ardatz. Aurten bete dira ehun urte Kafkak XX. mendeko klasiko handienetako bat argitaratu zuela: Itxuraldaketa edo Metamorfosia. Horri buruz mintzatuko zaizkigu Rufino Iraola eta Nagore Zubillaga itzultzaileak.

Azkenik, Beñat Sarasolak Arantxa Iturberen liburu bat ekarriko digu gogora: Ai, ama!. 1999an argitaratu zuen Alberdanian etxean eta gogora ekarriko du ordu hartan liburuak eragindako astinalditxoa.

'Sautrela' gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista