Itxi

sautrela

15:00etan

Jasone Osororen lan berria, gaurko 'Sautrela' saioan

EITB

Horrez gain, autoekoitzitako literaturaz hausnartuko dute erreportajean.

2:24

Gaur arratsaldean, Jasone Osorok bere lan berria aurkeztuko du 'Sautrela'n: 12etan bermuta. Kontatzen denaz aparte, beharbada, kontatzeko modua da liburu honek duen gauzarik finenetakoa. Osororen mikro-narrazioak mosaiko bat osatzen doaz apurka-apurka, amaierara iristean istorioaren puzzle osoa begien aurrean agertzen zaigun arte. Edukiari dagokionez, Berta eta bere bizitzaren bilakaera gordina ezagutuko du irakurleak. Errutinari, bizitzari, bere ama propioari... inguruan duen orori tu egiten dio Bertak.

Erreportajean, autoekoitzitako literaturaz hausnartuko du 'Sautrela'k. Frankfurtekoa bezalako azoka sonatuetan gero eta toki gehiago du autoekoizpenak. Durangoko Azokan ere badu bere txokoa. Azken Euskadi Literatura Sariek ere utzi dute albisterik: Yolanda Arrietak Argiaren alaba lanarekin irabazi du haur eta gazteen saria, autoekoitzitako lan batekin. Norberak bere liburua argitaratzea ote da literaturaren joera berria? Fernando Morillo idazleak, Unai Ormaetxea idazle autoekoizleak eta Joseba Berriotxoa argitaratzaileak joera honi buruz hausnartuko dute.

Azkenik, Beñat Sarasolak gure literaturako eleberri klasikoa ekarriko du: Txomin Agirreren Garoa. 1912an argitaratutako eta Oñatiko baserritarren artean girotutako eleberria.

'Sautrela' gaur honetan izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena