sautrela
15:00etan
Jon Arretxe idazleari elkarrizketa, gaur, 'Sautrela'n
EITB
Idazleak bere azkeneko nobela beltza aurkeztuko du: Estolda jolasak.
Jon Arretxe izango dute aste honetako 'Sautrela' saioan gonbidatu. Azkeneko lanen ildoari jarraituz, nobela beltza argitaratu berri du Erein argitaletxearekin: Estolda jolasak. Touré ikertzailea, Bilboko San Frantzisko kaleko bizilaguna, bueltan dugu abentura berri gehiagorekin. Oraingoan, Bamako eta Mali inguruetan kokatu du Arretxek kontakizunaren muina, eta ez zaio hilketa, jazarpen edo misterioa falta. Nobelaz eta idazlearen bilakaeraz jardungo dira Hasier Etxeberria eta gonbidatua.
Erreportajeari dagokionez, Sans Soleil argitaletxeari eta Walter Benjamini beha jarriko dira. Irabazi asmorik gabeko argitaletxeak pentsalari alemaniarraren antologia bi argitaratu ditu. Hainbat itzultzaileren elkarlanaren emaitza da, eta, honi esker, Walter Benjaminek tokia izango du euskarazko saiakeran. Hala, Benjaminen filosofian sakonduko du erreportajeak.
Azkenik, Juan Luis Zabalak Marie Louise Legorbururen Zozoaren kanta gogoratuko du. Baserrian girotutako istorioa honek baserri munduaren eta hiriaren arteko talka islatzen du. Lanak 1993an ikusi zuen argia Maiatz argitaletxearekin.
'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
-en.