Itxi

sautrela

15:00etan

Julen Belamunoren lehenengo eleberria, gaur, 'Sautrela'n

EITB | A.H.

Horrez gain, literaturaren alderdi ekonomikoetan barrena murgilduko den erreportajea eskainiko du Hasier Etxeberriak aurkeztutako saioak.

2:55

Julen Belamuno elkarrizketatuko dute gaurko 'Sautrela'n. Bizitza-egitura osoa lanbidean oinarrituta daukan pertsonaia ia maniatiko baten istorioa kontatzen du Belamunok bere Gaueko zaintzailea eleberrian. Aluminio fabrikan segurtasun neurri berriak ezartzekoak direla eta, urte luzez enpresa zaindu duen langilearen azken orduak xeheki kontatzen dira, pertsonaiaren iraganean eta izaeran sakonduta. Julen Belamunok argitaratutako lehendabiziko eleberria da Gaueko zaintzailea.

Erreportajean literaturaren alderdi ekonomikoan barneratuko da saioa. Liburu-denda batera sartu eta liburua erostea ariketa aski sinplea den arren, asko dira irakurlearen begietara ikusezinak diren aspektu ekonomikoak. Liburuaren prezioa zatikatu eta atzean dauden jarduera ekonomikoei egingo die 'Sautrela'k lekua. Liburua idatzi eta salgai jartzen den arte, kate-lanean parte hartzen duten eragileen ahotsa gerturatuko du: argitaletxe, inprenta, banatzaile eta liburu-dendena, hain zuzen ere.

Juan Luis Zabalak malenkonia alderik alde darion ipuin-liburua gogoratuko du, Jose Luis Otamendik 90eko hamarkada bukaeran argitaratutako Euri kontuak. Giro goibelean girotutako hogei ipuin.

'Sautrela' larunbat honetan emitituko da, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.