Itxi

Soinu Ehiztaria

23:20ean

Itziar Ituño, gaur, 'Soinu Ehiztaria' saioan

A.E.

EiTB

Basauriko aktorearen bizitzaren berri izango dugu, eta garai bakoitzarekin harreman estua duten soinuak ezagutuko ditugu.

0:35
Itziar Ituño

Gaur gauean, 23:20ean, ETB1eko 'Soinu Ehiztaria' saioan, Itziar Ituño aktorea ezagutuko dugu. Itziar Ituño Basaurin jaio zen 1974. urtean. Soziologia ikasketak burutu zituen arren, Basauriko antzerki eskolan hasi zen bere aktore sena landu eta ezagutzen. 'Goenkale'n aritu izan da azken urteotan, Nekaneren papera egiten, eta zinean Loreak filma arrakastatsua izan da bere azken lana.

Itziarrek bere bizitzako etapa desberdinei buruz hitz egingo digu eta garai horietako bakoitzarekin harreman estua duten soinuak ezagutuko ditugu. Saioko aurkezlea, Xabi Larrazabal, horietako batzuk ehizatzen ikusiko dugu.