Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Robotikari buruz, aste honetako 'Teknopolis 'saioan
A.A.
EiTB
Aitzol Astigarraga adituarekin izango dira, eta Teknikerren garatutako hainbat robot ezagutuko dituzte.
-
Oihana Jauregi aurkezlea
Robotika izango dute hizpide aste honetako 'Teknopolis' saioan. Hasteko eta behin, Aitzol Astigarraga EHUko Informatika Fakultateko Robotika aditua elkarrizketatuko dute. Ondoren, Tekniker enpresara joko dute bisitan, bertan garatutako robotak ezagutzera.
IK4-Teknikerren robotik ezagunenak industrialak dira, baina zerbitzu-robotekin ere ari dira lanean. Besteak beste, Eureka zientzia museoko gidari lanak egiten dituen KTBot haien lana da, eta zerbitzu profesionalerako Mainbot ere ari dira garatzen. Azken hori eguzkiko energia termikoa ustiatzeko instalazio erraldoietan ispiluen mantuan lan egiteko diseinatu dute eta Teknikerren martxan ikusteko aukera izan dute.
Bestalde, Moway mini-robota ezagutuko dute. Moway ordenagailuetako saguen tamainakoa da. Bizkaiko enpresa batek garatu du, eta bigarren hezkuntzako ikasleek programatzen ikas dezaten dago pentsatua. Argi, oztopo, tenperatura eta beste makina bat sentsore ditu gailuak, eta hauek guztiak kontrolatu eta ikasleek aginduak makinari helarazteko programazio-lengoaia propioa garatu dute, diagrama fluxuetan oinarritutakoa. Bloke edo kutxa batzuk antolatuz, mini-robotak ikasleak nahi duena egin dezan agintzen zaio. Adibidez, tunel batean pasatzean argiak piztu edo marra beltz bati jarraituz zirkuitu bati jarraitzeko.
Oihana Jauregik gidatuta, larunbatean 13:30ean emango da ETB1en eta igandean 09:35ean ETB2n.