Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

Aste honetan

Bartzelonako ikertzaile gazteen azokan izango da 'Teknopolis'

A.H.

EITB

Horrez gain, lanbide heziketan erabili diren irakaskuntza metodo berriak aztertuko dituzte.

  • Oihana Jauregi

    Oihana Jauregi

Exporeserca Jove Bartzelonako ikertzaile gazteen azokan izan zen 'Teknopolis' Lauro ikastolako gaztetxo batzuekin batera. 12-30 urteko gazteen ikerketa-proiektuen erakusketa handian parte hartzeko aukera lortu zuten gaztetxoek, Elhuyar Fundazioak antolatutako Teknoskopio zientzia-azoka irabazi zutenean.

Horrez gain, lanbide heziketan erabiltzen hazi diren irakaskuntza-metodo berriez arituko dira 'Teknopolis'en. Irakasleak trebatu dituzte lanbide heziketako ikasleen gaitasun teknikoez gain zeharkako gaitasunak ere metodo berrien bitartez lantzeko.

Bestalde, txerri-mindatik biogasa atera eta gas naturalaren sarean txertatzeko proiektu europarraz arituko dira. EDP Naturgas Energiak martxan jarri berri du proiektua, Biogrid izenarekin, eta instalazio pilotua Almazanen dute, Sorian.

Amaitzeko, Elay Taldeak CERNeko langileei emandako hitzaldia gogoratuko du 'Teknopolis'ek. Elayk CERNerako egin du lan, eta haien lanari buruzko jakinmina asetzeko hitzaldia Hegoi Garitaonaindia ingeniariak eman zuen. CERNen eraikuntzan parte hartu zuen ingeniariak.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etatik aurrera ETB1en eta igandean, 09:30ean, ETB2n.