Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Iktus-ari buruz, aste honetako 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Saioak hainbat esperientzia jasoko ditu, eta gaixotasuna zer den, zein sintomak dituen eta haien aurrean nola jokatu behar den azalduko du.

Aste honetan iktus-ari buruz arituko dira 'Teknopolis'en, eta horretarako, praktika-komunitate baten laguntza jasoko dute. Ospitaleko arlo desberdinetako adituek, familia-medikuek eta paziente izandakoek osatutako taldea da praktika-komunitatea. iktusa zer den ikusiko dute gertutik  eta hainbat esperientzia jasoko dituzte saioan. Besteak beste,  sintomak zeintzuk diren eta horien aurrean zer egin behar den azalduko dute.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en eta igandean 09:30ean ETB2n.