Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Malariaz, aste honetako 'Teknopolis'en
EITB
Nines Lima, Espainiako Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko gaixotasun ahaztu eta tropikalen arduradunarekin izango dira solasean.
Aste honetako 'Teknopolis' saioa malariaren errealitatean murgilduko da. Urtean 600.000 hildako baino gehiago eragiten dituen arren, hedabideetan ez du protagonismorik. Saioak, ordea, gaixotasunak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta, horretarako, malaria gertutik ezagutzen duen jendearen testigantza jaso du. Besteak beste, oporraldian Senegalera eta Kongora laguntzera joaten den lagun-talde bat ezagutuko du 'Teknopolis'ek, eta EHUko Farmazia Fakultatean malariaren txertoarekin egin duten lana ikusiko du.
Horrez gain, malariari aurrez aurre begiratzen dion emakume bat ezagutuko du: Nines Lima. Nines Espainiako Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko gaixotasun ahaztu eta tropikalen arduraduna da, eta malarian aditua. Bere eskutik, Afrikan bizi duten errealitatearen berri jasoko du saioak.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en, eta igandean, goizeko 09:30ean, ETB2n.
ETB2n.