Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1 eta ETB2n

Genetika hizpide, 'Teknopolis' saioan

A.E. | EiTB

Hasteko, gure DNAtik arbasoei buruz atera daitekeen informazioa aztertuko dute.

Genetika izango du 'Teknopolis' programak ardatz aste honetan. Genomak duen informazioari etekina ateratzen hasiak dira adituak. Esate baterako, gure DNAn idatzia dago nondik gatozen, eta, hortaz, historian milaka urte atzera egin eta gure arbasoak zein izan ziren jakin daiteke material genetikoa irakurrita. Horixe egingo dugu Euskal Herriko Unibertsitateko DNA bankuan: gure lagin batetik abiatuta, milaka urte atzera egingo dugu gure zuhaitz genetikoan.

Genetikatik urrundu gabe, iraultza bati buruz ere hitz egingo dute, 2015eko aurrerapen zientifikorik garrantzitsuena Science aldizkariaren arabera. Teknika bat da: genoma editatzeko CRISPR/Cas9. Gene akastunak moztu eta zuzenak jartzeko balio du, eta idazmakinatik ordenagailura pasatzea adinako iraultza izan da. Teknika hori garatzeko oinarria jarri zuen ikertzailearekin hizketaldi bat izan dute, Juan Francisco Martínez Mojicarekin. Eta teknika horren erabilerak ezagutzeko Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batzuengana jo dute.

Eta, genetikan sakontze aldera, epigenetikaz arituko dira. Pentsatu behar dugu gure genoman dagoen informazio guztia ez dela aktibo egoten bati, gauza desberdinak egiteko gene batzuk aktibatu eta beste batzuk desaktibatzen ditu naturak. Mekanismo hori da epigenetika, eta, dirudienez, ingurunearen menpekoa da, hau da, gure bizi-ohiturek eragina dute gure epigenetikan. Ana Zubiaga genetikako katedradunarekin hitz egin dute epigenetikaz, gure bizimoduarekin duen loturaz, eta gure ondorengoengan izan ditzakeen ondorioez.

'Teknopolis' larunbatean 13:30ean ematen da ETB1en eta, igandean, 10:00etan ETB2n.

ETB2n.