Teknopolis
Zientzia Azoka
Bilboko Zientzia Azoka, asteburuan, 'Teknopolis' saioan
12-18 urteko gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte Bilboko Plaza Barrian.
Larunbatean Bilbon ospatuko den ikertzaile gazteen azokan izango da 'Teknopolis' saioa asteburu honetan. 12-18 urteko gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte Bilboko Plaza Barrian.
Aurtengo egitarauaren barruan parte hartuko duten proiektuetako batzuk ezagutuko dituzte Iruñeko San Fermin ikastolako ikasleen eskutik. Besteak beste, ikastolako birziklatze-tasa neurtu dute; edari freskagarriek zenbat azukre duten ere bai, eta ikaskideak kinka larrian jarri dituzte: egia ote da komunetik irtetean eskuak garbitzen dituztela?
Bestalde, altzarien diseinua eta interiorismoa ere izango dituzte hizpide aste honetako atalean. Izan ere, modan daude eta altzariak egiteko material eta modu berriak ari dira garatzen. Lanbide Heziketako altzarigintzako moduluetan dagoeneko material berri horiekin ari dira lanean, eta emaitzak ikusgarriak dira.
'Teknopolis' saioa larunbatean, 12:30ean, dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 09:50ean, ETB2n.
trong>