Publizitatea
Itxi

2017/05/21

08:03

Teknopolis

Zientzia eta teknologia

Irudigintzari buruz arituko da, asteburuan, 'Teknopolis' saioak

A.E.|EiTB

Besteak beste, Euskal Herriari buruzko lehen 3D filmari erreparatuko diote.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aste honetako 'Teknopolis' saioan irudigintzan izan diren aurrerapenen errepasoa egingo dute, aro kimikotik aro digitalera.

Zinemaren historia errepasatzean ezustekoak ere aurkitzen dira batzuetan: 1936. urtean ekoitzi zen Euskal Herriari buruzko lehen 3D filma. Dokumental horren nondik norakoak eta teknologia 'moderno' honen hastapenak ezagutuko dituzte.

Eta aurrerapen handiak izan dira ibilgailu elektrikoen alorrean ere. Ondorioz, merkatuan lekua egiten ari dira. Gidatzeko modu desberdin bat dakar auto elektrikoak: isila eta leunagoa, baina potentziarik galdu gabe.

'Teknopolis' larunbatean 13:00etan dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2.

>ETB2.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;