Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Formak eta formazioa, gaur, 'Teknopolis'en, ETB1en

EITB

GTI-Gestramp zentroan eskaintzen den trokelgintza formazioa eta Mondragon Unibertsitatean 3D inprimagailuarekin egiten ari diren berrikuntzak eta proiektuak ezagutuko ditu saioak.

Zerbaiti forma ematea arte bat da. Industrian, esaterako, trokelgintzaren ofizioaren artea gal ez dadin, lanbide-heziketako ikasleei formakuntza eskaintzen zaie GTI-Gestamp zentroan, Boroan.

Formakuntza teorikoa eta praktikoa da eta aste honetako 'Teknopolis'ek bertatik bertara ezagutuko du zentroa. Hango ikasleek, gainera, benetako produkzioan ere egiten dute lan Gestamp-Deusto enpresan praktikak eginez. Izan ere, trokela teknika berria ez den arren, eraginkortasunik ez du galdu pieza batzuei forma emateko, esate baterako autoen kapotak egiteko.

Beste pieza mota batzuei forma emateko aukera berriagoak ere badaude. Gaur egun, forma emateko teknologia modakoena 3D inpresioa da. Oraingoz material batzuetara mugatuta dago, baina Mondragon Unibertsitatean konpositezko piezak egin nahi dituzte 3D inprimagailua erabiliz, piezaren propietateak hobetzeko eta automobilgintzarako funtzionalak izan daitezen, esaterako. Proiektu honetan, autoaren kolpe-leungailuaren euskarri bat da fabrikatu nahi dutena.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 12:00etan ETB1en eta igandean, 13:30ean ETB2n.