Teknopolis
ETB1en
Aurrerapen teknologikoez, gaur, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Zailtasunak dituzten pertsonei bizitza errazagoa egiten dieten teknologiez arituko da aste honetako 'Teknopolis' saioa. Horrez gain, Euskampus Bordeaux Eguna ere izango du saioak hizpide.
-
Aurrerapen teknologikoez, asteburuan, 'Teknopolis' saioan.
Zailtasunak dituzten gizon-emakumeentzako baliagarriak diren teknologiez arituko da aste honetako 'Teknopolis' saioa.
Izan ere, gutako bakoitzarentzat ez dauka zertan esanahi bera izan errazak eta zailak. Pertsona batentzat erraza dena zaila izan daiteke, eta beste batentzat, ezinezkoa. 'Teknopolis'en zaila erraza bihurtzeko teknologiak duen gaitasunaz arituko dira. Aurrerapen teknologikoek bizitza errazagoa egiten digute, baina batzuek laguntza handiagoa behar dute. Ez da erosotasun kontua, irisgarritasun kontua baizik. Eta horretan adituak dira Gureak taldean. Teknologia nola erabiltzen duten ikusiko dugu zailtasunak dituzten gizon-emakumeek lan-munduan lekua izan dezaten.
Eta beste muga batzuk gainditzen dituen ekimen bat ere bai: azaroaren 30ean, Euskampus Bordeaux Eguna ospatu zen Donostian. Euskampus EHU, hainbat ikerketa-zentro eta Bordeleko Unibertsitatea biltzen dituen proiektu bat da. Eta, besteak beste, ikerketa akademikoa eta erronka globalak batzen ditu.
'Teknopolis' saioa, larunbatean izan ohi dugu ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, ordu berean. eitb.eus-en ere jarraitu daiteke.