Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Akustikaz arituko dira, aste honetan, 'Teknopolis'en
EITB
Gainera, soinuaren eta zarataren arteko muga aztertu eta partikulak airean mantendu edo mugitzeko erabili daitezkeen ultrasoinuez arituko dira.
-
"Teknopolis" saioaren lantaldea. Argazkia: EiTB
Agertoki handi batean hasiko du 'Teknopolis' saioak urtea. Akustika on bat izan dezan auditorio batek xehetasun asko zaindu behar ditu: hormak, lurra, materialak, orientazioa... eta baita eserlekuak ere. Horren eredu ona da Kursaal auditorioa. Munduko akustika oneneko aretoen artean omen dago. Hori nola lortu duten erakutsiko du aste honetako 'Teknopolis' saioak.
Dena dela, soinuaren eta zarataren arteko muga oso lausoa da, norberaren araberakoa askotan. Baina zientifikoki ere aztertu daiteke, akustikaren bidez. Eraikuntzarako materialak, leihoak, ateak, sabaiak... zarataren aurrean nola erantzuten duten ikusiko dugu.
Soinua lebitaziorako ere erabil daiteke. Magia itxura du, baina fisikan oinarritzen da: ultrasoinuak erabiliz partikulak airean mantendu edo mugitu daitezke. Nafarroako Unibertsitate Publikoko adituek azalduko digute nola.
'Teknopolis' larunbatetan izaten da ikusgai da ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Biak ematen eitb.eus-en eta bukatutakoan EiTB Nahieranen daude ikusgai.