Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Gure datu pertsonalen segurtasuna sarean, aste honetan, 'Teknopolis'en

EITB

Horrez gain, zibersegurtasuna hizpide, wifi bidezko sistemetan hacker erasoak aztertuko dituzte.

  • Gure datu pertsonalen segurtasuna, aztergai.

    Gure datu pertsonalen segurtasuna, aztergai.

Aste honetako 'Teknopolis'en gure datuen segurtasunari buruz arituko dira. Sare-sozialetan eta aplikazioak deskargatzerakoan, gure datu pertsonalak ematen ditugu Interneten etengabe, eta, fidagaitz jarrita, datu horiek nork eta nola erabiltzen dituen ez dakigu gehienetan. Datu pertsonalak babesteko legeak datu horien segurtasuna bermatu beharko luke, baina, adibidez, aste honetara arte alderdi politikoek datu horiek erabili zitzaketen propaganda pertsonalizatua bidaltzeko. Ion Turrillas EHUko irakaslearekin sarean datuak konpartitzearen arriskuez hitz egingo dute.

Eta segurtasunaz ari garela, wifi bidezko konexioa ez da inoiz erabat segurua izan, baina haririk gabeko sare informatikoetan erabilienetako bat da. Horregatik, Tknika zentroan zibersegurtasuneko ikasketetan ahalegin berezia egiten dute ikasleekin wifi bidezko sistemak aztertuko ditu saioak. Simulazio bat egin dute: hacker batek eraso egin dio wifiz kontrolatutako makina bati, industrian paketeak sailkatu eta banatzeko erabiltzen den makina bati, eta ikasleek aurre egin behar diote erasoari.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:00etan ETB1en eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.