Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Suaren eta ilusioaren artean, gaur, 'Teknopolis'en

EiTB

Horrez gain, Zientziaren Asteko egitarauari buruz arituko dira aste honetan.

  • Iñaki Leturia 'Teknopolis' saioaren aurkezlea

    Iñaki Leturia 'Teknopolis' saioaren aurkezlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Aste honetako 'Teknopolis' programan suaren detektibeek nola lan egiten duten ikusiko dugu. Sute batean suak arrastoa uzten du material guztietan eta, era berean, erretako gai guztiek arrastoa uzten dute. Arrasto horiek irakurtzen jakitea da gakoa. Horretan aditua da Josu Garcia Merino Donostiako udaltzaina. Bizkaiko Foru Aldundiak Ispasterren duen suhiltzaileen formazio zentrora joan gara elkarrekin suteen ikerketaren gakoak ezagutzera.

Suak badu erakartzen gaituen zerbait. Ilusio optikoek ere bai. Aurten, Zientzia Astearen bezperetan ilusio optikoen zientzia ardatz duen erakusketa bat ireki du EHUk eta bisitan izan gara. Zientziaren Asteko egitarauari buruz hitz egiteko aprobetxatu dugu bai Euskal Herriko Unibertsitatekoekin eta baita Eureka Museokoekin eta Mondragon Unibertsitatekoekin ere. 

'Teknopolis' larunbatetan izaten da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere eskaintzen dira, ordu berean.