Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Dinosauro-arrastoen bila, asteburu honetako 'Teknopolis'en

EiTB

Trebiñuko Lañu herriko aztarnategira joango dira paleontologo talde baten laguntzarekin.

  • Dinosauroa Gasteizen, "Teknopolis" saioan

    Dinosauroa Gasteizen, "Teknopolis" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Euskal Herrian dinosauroak bizi izan ziren, eta, aste honetako 'Teknopolis' saioan, haien arrastoen bila joango dira Trebiñuko Lañu herrira. Dinosauroen garaiko ehunka fosil aurkitu izan dituzte han, eta bila jarraitzen dute oraindik. Nolakoak ote ziren 'musker' izugarri haiek? Hori argitzen ahaleginduko dira paleontologo talde baten laguntzarekin.

Ikerketa landan egiten da batzuetan, eta laborategian, hainbatetan. Ibaiak ikertzeko landa-lana ezinbestekoa da, baina laborategira ekarriz gero modu kontrolatuan egin daiteke lan. Hain zuzen ere, horixe da Euskal Herriko Unibertsitatean egin nahi izan dutena ibai artifizialen instalazio bat eraikita. Ibaiak laborategian nola ikertzen diren jakin-minak jota gerturatu dira bertara.

'Teknopolis' larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandeetan, ordu berean, ETB2n. Biak izaten dira ikusgai eitb.eus-en ere.