Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Wolfram deuna, zientzia eta umorea, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Zortzi zientzialari-umoregilek zientziaren inguruko gai xelebreak azaldu zituzten Bergaran ospatzen den Wolfram Deuna egunean.

  • Wolfram deuna eguna Bergaran

    Wolfram deuna eguna Bergaran. 'Teknopolis' saioaren irudia

Lehenengoz Bergaran isolatu zuten wolframa Elhuyar anaiek. Garai hartan ez zuten imajinatu ere egingo 250 urte geroago elementua santu izendatuko zutenik. Wolfram deuna egun handia da zientzia eta umorea gustuko dutenentzat. Izan ere, ekitaldi fisiko, kimiko, antologiko bat ospatzen da urtean behin Bergaran bertan. Aurtengoan, zortzi zientzialari-umoregile izan ziren bakarrizketan zientziaren inguruko gai xelebreak azaldu zituztenak. Aste honetako 'Teknopolis' saioan, ekitaldi hartako unerik onenak aukeratu dituzte. Ezetz barreari eutsi!

'Teknopolis' larunbatetan izaten da ETB1en ikusgai, 13:30ean, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Biak ala biak izaten dira ikusgai eitb.eus-en, ordu berean, eta EiTB Nahieran atarian, telebistan eman ostean.