Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

COVID-19ari aurre egiteko beste herrialdeetako estrategiak aztergai, "Teknopolis"en

EiTB

Aste honetako "Teknopolis" saioa konfinamendutik segurtasunez ateratzen lagunduko diguten tresnez arituko da.

  • Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioaren aurkezlea.

    Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Aste honetako "Teknopolis" saioan beste herrialde batzuetan COVID-19aren pandemiari nola egin dioten aurre azalduko dute. Txinan, Hego Korean, Singapurren eta Danimarkan estrategia oso desberdinak erabili dituzte. Konfinamendua, testak, kutsatuei jarraipena egiteko aplikazioak... Tresna horiek erabili edo ez, gizarte bakoitzaren printzipioen araberakoa izan da.

Telefono mugikorretako aplikazioak, adibidez, Txinan eta Singapurren ia hasieratik jarri zituzten. Baina Europan ezinegona sortu dute norbanakoaren pribatutasuna urratu dezaketelako. Legediak horri buruz zer dioen galdetu diogu aditu-talde bati, eta aplikazio horiek zer ezaugarri izan beharko luketen arrakasta izango badute.

Testak ere eztabaidaren erdigunean daude. Izan ere, erabilgarriak dira, ez dago zalantzarik, baina bakoitza noiz eta zertarako erabili behar den argi izan behar da. Ignacio Lopez Goñi mikrobiologoarekin hitz egingo dute gaiaz. 

"Teknopolis" larunbatetan izaten da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.

Go!azen 11
Artefaktua
Oholtzan
Egun On Euskadi
Txoriene
JA Sukalerrian
Iparraldearen Orena
Biba Zuek
Hitzetik Hortzera
Herri Txiki
EiTB Kultura
Eguraldia
Gora Bihotzak
RH+

Bilatu nahieran-en

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
  • kargatzen