Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Espaziora bidean jarriko da "Teknopolis" saioa asteburuan

EiTB

Gainera, On Zientzia bideo lehiaketaren irabazleak iragarriko dituzte eta sari-banaketa birtuala egingo dute.

  • Espazioko ikerketaren loratze berria aztergai duen "Teknopolis" saioaren irudia

    Espazioko ikerketaren loratze berria aztergai duen "Teknopolis" saioaren irudia

Aurkikuntzak eta berrikuntzak ematen duen ilusioaz arituko dira aste honetako "Teknopolis" saioan. Espazioko ikerketaren loratze berri bat dator, eta martxan dauden misioen errepaso bat egingo dute. Helburuak ez dira berriak: Ilargia, Marte, bizi-arrastoak bilatzea... Baina inoiz baino misio gehiago daude abian, eta inoiz baino lehiakide gehiago dago espazioko lasterketan, baita elkarlana ere. 

Lurrera etorrita, elkarlana aurrerapen askoren giltza da. Eta horren adibide bat ezagutuko dugu. TKgune programan lanbide heziketako ikastetxeek eta enpresek elkar aberasteko gune bat aurkitu dute.  

Aipatzekoa da, aste honetako saioan On Zientzia bideo lehiaketaren irabazleak iragarriko dituztela. Aurten sari-banaketa presentzialik ez denez egingo, saioak sari-banaketa birtuala egingo du. 

Lehiaketaren helburua da bultzatzea zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa, publiko mota guztientzako baliagarri izan daitezen. Gaia guztiz askea da: norberaren edo besteren ikerketak, gizartean edo komunitate zientifikoan puri-purian dauden gaiak, norberaren grina zientifikoak edo teknikoak, zientziaren oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia eta abar.  

"Teknopolis" saioa, larunbatean ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.