Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zientziako emakumeei buruzko saio berezia, asteon, "Teknopolis"en

EITB Media

Zientziaren barruan dagoen generoen arteko arrakalari konponbideak bilatzeko egiten ari diren lana ezagutuko dute Amaia Bacigalupe de la Hera UPV/EHUko ikertzailaren eskutik.

  • Amaia Bacigalupe de la Hera eta Iñaki Leturia "Teknopolis" saioan

    Amaia Bacigalupe de la Hera eta Iñaki Leturia hizketan. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Otsailaren 11 aldarrikapen eguna izaten da zientziako emakumeentzat, eta aldarri horiekin dator aste honetako "Teknopolis" programa. Zientziaren barruan eta zientziaren begietatik generoen arteko arrakala nabarmena da, eta konponbideak bilatzeko egoera zein den ezagutzea ezinbestekoa. Amaia Bacigalupe de la Herak gizarte baldintzatzaileek osasunean duten eragina ikertzen du Euskal Herriko Unibertsitatean. Elkarrizketan kontatu digunez, batez ere gizarte-desberdintasunek dituzten ondorioei erreparatzen die. Eta aurkitu duena ez da harritzekoa: emakume izateak osasunean eragiten du, eta ez hoberako.

Beste bi emakume ikertzaileren lana ere ezagutuko dute. Aranzadi zientzia elkarteko ornitologoak dira eta Donostiako txorien eta ontzen jarraipena egiten dute. Hiriko ornitologoak direla esan daiteke.

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean ere generoari erreparatuko dio Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko dibulgatzaileak. Covid-19aren aurrean ere ez baita berdina gizona ala emakumea izatea.

Krisi garai honetan ere "gizonek eta emakumeek ekaitz berdina jasaten dute, baina ez doaz ontzi berean". Nature Index aldizkarian esan dutena aintzat hartuz, aste honetako "Teknopolis"en emakumeen aldarriak.

"Teknopolis" saioa larunbatean izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.