Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

5G-ari buruzko xehetasun guztiak, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Gainera, Ana Galarraga dibulgatzaileak 1918ko gripea eta koronabirusa izango ditu hizpide nagusi.

  • "Teknopolis" saioan 5Ga hizpide

    5G antenak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Aste honetako "Teknopolis" programan, haririk gabeko komunikazioen belaunaldi berriari buruzko xehetasunak ezagutuko dituzte. Euskal Herriko Unibertsitateko adituengana joko dute horretarako; izan ere, telematika ingeniaritzako ikerketa-taldeko kideak 5G teknologiak zabalduko dituen aukera berriak aztertzen ari dira.

Gero, kalera aterata, antenen berri ere jasoko dute. Hego Euskal Herrian 5G sarea zabaltzen ari den lehen enpresetako bat Guuk da. Hirietatik hasi dira, 5G antenak erabiltzaile gehien bil daitezkeen tokietan ezartzen. Antena adimendunak dira, gailu bakoitzari egokitzen zaizkio eta, momentuz, lehendik dauden antenetan soilik ari dira 5G antena horiek instalatzen.

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean, 1918ko gripea hartuko du ahotan Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak. Zertan dute antza, zertan dira desberdinak 1918ko gripea eta egungo pandemia?

"Teknopolis" saioa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez jarraitzeko aukera ere izango da.