Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Pandemia garaiko erronkak aztergai, aste honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Gainera, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berriarekin izango dira.

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.

    Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Ez dira gutxi COVID-19ak eragindako krisiak ekarri dituen erronkak. Aste honetako "Teknopolis" saioan horietako bat ezagutuko dugu. Duela urtebete, ezusteko maskara-beharrak bultzatuta, Tknika lanbide heziketako ikerketa-zentroak maskarak ekoizteko prozesua aztertzeari ekin zion, eta, horri esker, gaur egun milioika maskara egiten da Euskadin. Gainera, maskara horiek homologatzeko akreditazioa lortzeko erronkari eutsi diote orain.

Erronkarik ez zaio faltako Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berriari, Eva Ferreirari. Kargua hartu berritan harekin hitz egin du "Teknopolis"eko lan-taldeak unibertsitatearen egoeraz eta dituen erronkez, nola ez.

Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean txertoen segurtasuna izango du hizpide Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.