Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Industria ardatz, asteburu honetan, "Teknopolis" saioan

EITB Media

Hidrogenoa erregai garbi eta lehiakorra izateko erronka eta proiektuez arituko da aste honetako saioa.

  • Hidrogenoa eta erregai garbiak.

    Hidrogenoa eta erregai garbiak "Teknopolis"en.

Etorkizuneko erregaiaren lehian lehiakide berri bat sartu da: hidrogenoa. Aste honetako "Teknopolis" saioan, hidrogenoa erregai garbi eta lehiakorra izateko erronkak eta proiektuak ezagutuko dituzte. Izan ere, abian da Hidrogenoaren Euskal Estrategia eta horrekin lerrokatuta ondorengo proiektuak jarri dira martxan: Petronor buru duen Hidrogenoaren Euskal Korridorea, Benorth2 hidrogenoa ekoizteko instalazioa eta H2site-k sortutako mintz-erreaktorea.

Euskadiko industria metalurgikoak ere badu erronkarik. Eraldaketa bikoitza egiten ari da, digitala eta berdea, Europako arauetara egokituz. Horretarako, BRTAko Azterlan, CEIT eta Tecnalia zentro teknologikoetan lanean ari dira. Eta prozesu industrialen digitalizazioa eta trazabilitatea euskal metalurgia punta-puntan kokatzen ari dira nazioartean. 

Koronabirusaren gakoak atalean Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak asintomatikoez hitz egingo du. Sintomak ez dituen pertsona batek sintomak dituenak adina kutsatzen ote du koronabirusa? Eta haurrek? 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.