Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Bihotza hizpide, aste honetako "Teknopolis" saioan

EITB Media

Bihotzeko gaitzik ohikoenentzat dauden tratamenduak eta kirolarien bihotzeko esfortsu probak ezagutuko ditu saioak.

  • "Teknopolis" saioaren irudi bat.

    "Teknopolis" saioaren irudi bat.

Aste honetako "Teknopolis" saioak bihotza hartuko dute hizpide. Bihotza da gorputzaren motorra eta arazoak ematen hasten denean ahalik eta azkarren bilatu behar zaio konponbidea. Bihotzeko gaitzik ohikoenentzat dauden tratamenduak ezagutuko ditu saioak Xabier Arana Osakidetzako kardiologoaren eskutik, eta Policlínica Gipuzkoan izango dira bihotza nola aztertzen duten ikusten. Bi bypass egin zizkioten gazte baten kasua ezagutuko dute, eta Sara Gil Super Amara Bera Bera taldeko jokalariaren ohiko esfortzu-proba bat ere ikusiko dugu. 

Kirolarien bihotzari erreparatzen ohitua dago Haritz Esnal medikua. Zumaiako Erronka Kirol Medikuntza zentroan esfortzu-probak egiten dizkie haien errendimendua hobetu nahi duten kirolariei. Larrialdietako medikua ere bada Donostia Ospitalean, eta medikuntza prebentiboa eta osasun publikoa irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Zenbat azkartuko ote zaio bihotza gure Atariko proban?

Etorkizunera begira, medikuntzaren arlo askotatik ari dira ekarpenak egiten bihotzaren tratamenduetarako. Horietako bat medikuntza birsortzailea da. Leartiker ikerketa zentroa buru-belarri dabil helburu jakin batekin: bihotzeko ehun artifizialak garatzea eta horiek gaixoen bihotzean txertatzea. Tratamendu berritzaile eta ez-inbaditzaileak bidean dira.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 12:10ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere ikusgai izango dira.