Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Makina-erreminta, asteko protagonista "Teknopolis"en
EITB Media
BECeko azokan erakusgai egon diren makina eta puntako teknologiaren lekuko izan da saioa.
-
Makina-Erreminta Birutekoa BECean.
Biurtekoa den arren, lau urte pasatu dira azkeneko makina-erreminta azoka ospatu zenetik eta "Teknopolis" programak ezin zuen hutsik egin. Koronabirusaren pandemiak eragindako etenak ez ditu sektoreko enpresak geldiarazi eta azkeneko makinak eta teknologiak erakutsi dituzte.
Fabrikazio aurreratua, digitalizazioa eta jasangarritasuna goiburu hartuta, mundu osoko enpresak izan dira Barakaldoko BECen. Eta bertakoak ere bai, nola ez. BRTA aliantzako Teknikerren, Tecnaliaren eta Idekoren erakusleihoak bisitatu dituzte garatzen ari diren teknologia berritzaileak ezagutzeko.
Azokako erakusleiho batean baino gehiagotan ikusi dute fabrikazio gehigarria. Izan ere, industriari ekarpen handia egitera dator teknologia hori, besteak beste material gutxiago erabiltzen delako piezak egiteko. Tknikako Ikaslab laborategian izango dira, Errenterian; izan ere, fabrikazio aurreratu metalikoan lan egiten dute formakuntza azken helburu dutela.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 12:10ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.