Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zientzia bideo onenak, asteburu honetan "Teknopolis" saioan

EITB Media

ON Zientzia bideo zientifiko-teknologiko laburren lehiaketaren sari-banaketaren berri emango dute. Denboraldiko azken atala izanik, azken 36 programetako momenturik gogoangarrienen bilduma ere prestatu dute.

  • ON Zientzia bideo zientifiko-teknologiko laburren lehiaketaren sari banaketa

    ON Zientzia bideo zientifiko-teknologiko laburren lehiaketaren sari banaketa. Elhuyar Fundazioa

"Teknopolis" programak aste honetan du denboraldiko azken atala, eta uda-sasoirako eduki aproposekin dator.

ON Zientzia bideo zientifiko-teknologiko laburren lehiaketaren sari-banaketa egin berri da, Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatuta, eta ekitaldian gertatutakoa ekarriko digute; nola ez, bideo irabazleak ere eskainiko dituzte.

Bestalde, denboraldiko azken atala izanik, azken 36 programetako momenturik gogoangarrienen bilduma bat ere prestatu dute: Marte, emakumea zientzian, klima larrialdia, energia berriztagarriak etxean...

"Teknopolis" larunbatean izango da ikusgai 13:30ean ETB1en; eta igandean, 12:10ean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.