Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Zenbat hizkuntza ditugu Euskal Herrian? Erantzuna, gaur

L.A.

eitb.com

'Euskal babel' izenburupean datorkigu Kike Amonarrizek gidatzen duen 'Tribuaren Berbak' saioaren hirugarren atala. Gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.

0:20

Etorkinak eta etorkinek gurera ekarritako hizkuntzak izango ditu hizpide 'Tribuaren Berbak' saioak asteazken honetan. Kike Amonarrizek gidatzen duen saioaren hirugarren atala, 'Euskal babel' izenekoa, gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB1en.

Ba al dakizue gaur egun Euskal Herrian zenbat hizkuntza hitz egiten diren? Galdera zaila badirudi ere, eta inguruan entzuten ditugun hizkuntzak zenbakaitzak iruditzen zaizkigun arren, asteazkeneko 'Tribuaren Berbak' saioa galdera horri erantzuten saiatuko da.

Bestalde, nola jasotzen ditu etorkinak euskal gizarteak? Gizarte irekia al da? Nola erraztu daiteke kanpotik etorritakoek euskara ikastea? Kike Amonarrizek galdera hauei guztiei erantzuna bilatuko die soziologo, antropologo eta itzultzaileekin hitz eginez.

Euskararen gaineko datu deigarri, bitxi zein ezezagunak eskainiko ditu 'Tribuaren Berbak' saioak, asteazkenero,  22:15ean, ETB1en.