Tribuaren Berbak
22:25ean
Bilboren euskal aurpegia erakusgai, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan
A.A.
EiTB
'Bertan Bilbo' liburuaren egileekin ibilaldia egingo dute hirian barrena, euskara ardatz hartuta. Gaur, 22:25etik aurrera, ETB1en.
-
Kike Amonarriz
Euskaldun gehien dituen munduko hiria izanda, zergatik du Bilbok horren irudi erdalduna? Galdera hori erantzun eta Bilboren euskal aurpegia erakutsiko du aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioak.
'Bertan Bilbo' liburuaren egileek, Pedro eta Aitor Zuberogoitia anaiek, euskara ardatz hartuta, Bilbon ibilaldia prestatuko diete 'Tribuaren Berbak' saioko kideei. Honela, Bilboko euskaldunen erreferente bihurtu den Kafe Antzokian eta Euskaltzaindian eta Euskararen Etxean izango dira, besteak beste.
'Tribuaren Berbak' saioa 22:25ean eskainiko da, gaur gauean, ETB1en.