Itxi

Tumatxak

Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuta

Niko Etxart eta Gozategi, 'Tumatxak' saioan

A.H.

EITB

Musikari ezagunen munduan barrena bidaituko dira, euren arrakastaren sekretuen bila. 22:15ean, ETB1en

0:38

Euskal musikaren munduan zehar bidaia ahaztezina proposatuko digu asteazkenean 'Tumatxak' saioak. Aste honetako protagonistak Niko Etxart eta Gozategi taldea izango dira. Eurekin mintzatuko da Zuhaitz Gurrutxaga, baita euren ibilbidea gertutik ezagutu duten adituekin ere. Bestalde, Joseba Irazokik 'Eperra' kanta mitikoa bertsionatuko du eta Napoka Iria taldeak, ordea, 'Nirekin'. Artxibo irudiak eta

Ohi denez, 'Tumatxak' saioak hemeroteka xeheki miatuko du eta irudi zaharrak erakutsiko ditu, arrakasta lortu zuteneko garaia eta giroa erakusteko asmoz.

'Tumatxak' gaur, asteazkena, izango dugu ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.